Gran Vía 50, 5º Bilbao94 400 28 06
  • eu
  • es

HELBURUA

Lehendik zegoen arautegiaren arabera, enpresek Gizarte Segurantzako kotizazio-buletinen arabera  berreskuratu ahal izango dute erakunde horietako pertsonen prestakuntzagatiko kostuen zati bat.

IFEFOR-ek prestakuntza-ekintzetako matrikulen kostuko hobaria kudeatzen du, horretarako sortutako elkarteko kideak diren enpresek bertan parte hartzen dutenean.

 

ARAUTEGIA

Ministerioak Enpresetako Etengabeko Prestakuntzarako Ekintzen Finantziazioa arautzeko emandako Agindua, prestakuntzarako banakako baimenak kontuan hartuta (2307/2007 Agindua, 2007/07/31ko 182. BOE).
Araudia ikusteko

 

FINANTZATU DAITEZKEEN EKINTZAK

Enpresetako langileen trebetasun eta trebakuntza profesionalak eskuratzeko eta hobetzeko ekintzak finantzatu ahal izango dira. Berezko helburuak, edukiak zein iraupena dituzten zenbait prestakuntza-modulutan antolatu ahal izango dira, eta, oro har, ezin izango dute 2 ordu baino gutxiago iraun.
Araudia ikusteko

Menu