Gran Vía 50, 5º Bilbao94 400 28 06
  • eu
  • es

Prestakuntzako aholkularitza

IFEFOR-en, guretzat funtsezkoa da bizitza osorako ikaskuntzaren eta bizitza osorako orientabidearen kontzeptua. Hau da, jendeari bere bizitzako edozein unetan laguntzeko etengabeko prozesua da, eta honako hauxe dauka helburu: jendearen trebetasunak zein interesak zehaztea; hezkuntzaren, ikaskuntzaren eta enpleguaren arloko erabakiak hartzen laguntzea; eta ikasteko, laneratzeko edo gizarteratzeko proiektua edo norberaren intereserako proiektua zehaztea, antolatzea eta kudeatzea.

Hori dela eta, Prestakuntzako Aholkularitza Zerbitzua dago IFEFOR-en, eta, besteak beste, honako hauexek dira bere eginkizun nagusiak:

  • Norberaren asmoak zein gaitasunak eta, hala badagokio, lanaren arloko eskaintza nahiz eskaria kontuan hartuta, lanbideko edo bizitzako ikaskuntza-ibilbideen eraketarako informazioa eta aholkularitza ematea.
  • Eragileen eskaintzak zein ikaskuntza-programak ezagutzea eta aukerei buruzko informazioa nahiz aholkularitza ematea, informazio eske dabiltzanen baldintzak, premiak eta interesak kontuan hartuta.
  • Profil profesionalei, laneratzeko aukerei eta horrekin lotutako prestakuntza-aukerei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea, enplegua zein mugikortasun profesionala hobetzen eta, hala badagokio, laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko.
  • Titulazio akademikoei, ziurtagiri profesionalei eta lan-arloan eskatutako trebetasun zein gaitasun profesionalak eskuratzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko aukerei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.

Zerbitzu honetako lehentasunezko hartzaileak langile okupatuak eta euren erakundeko pertsonen trebetasun-gabeziak estaltzeko moduko aholkularitza behar duten enpresak izango dira.

HARREMANETARAKO

Telefonoa 94 400 28 06

Posta elektronikoa: info@ifefor.es

Menu