Gran Vía 50, 5º Bilbao94 400 28 06
  • es
  • eu

Praktikak Empresetan

IFEFOR-en, Bizkaiko gazteekin, enpresekin eta gizartearekin hartu dugu konpromisoa, eta, CEBEK – Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin batera, enpleguaren arloan inplikatutako beste eragile batzuekin lan egiteko ardatzak garatzen ditugu (Lanbide, Bizkaiko Foru Aldundia, BEAZ, DEMA, Unibertsitateak, Lanbide Heziketako Zentroak…). Izan ere, gazte askori lagundu nahi diegu laneratzen, enpresetako praktikak eta prestakuntza-prozesua bateratzen dituzten prestakuntza-programen bitartez. Horri esker, badute prestakuntza akademikoaren eta ekoizpen-inguruneak eskatutako prestakuntzaren arteko aldea gainditzerik.

Programa horiek aukera aparta eskaintzen diete gazteei, enpresarekin lehenengo benetako harremana edukitzeko eta, hala badagokio, zirkulu hori apurtzen laguntzeko. Zirkulu horretan, hain zuzen ere, titulatu berriak daude sarritan, eta, lana lortu ahal izateko, aurretiazko lan-esperientzia izan behar dute euren titulazioarekin lotutako lanpostuetan. Bestetik, gainera, enpresek eskatutako esperientzia hori erdiesteko aukera gutxiago ere badituzte.

Informazio gehiago:

http://www.cebek.es/formacion/programas-de-becas/

Menu