Jarrai gaitzazu
94 400 28 06

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO IKASTAROAK

Langileen prestakuntzako adituak gara, eta zeharkako ikastaroak antolatzen ditugu (edozein jarduera-sektoretan ezarri daitezkeen teknikak eta tresnak), baita ikastaro sektorial bereziak ere, hau da, enpresek edota sektoreek eskatuta jarduera-sektore zehatz baten inguruan antolatu ohi ditugun ikastaroak.

Gure prestakuntzaren bidez, ikastaroetako parte-hartzaileei trebakuntza handiagoa eta hobea, balioaniztasuna… eskaini nahi dizkiegu beti.

Ahalik eta ikuspegi berritzaileena duten ikastaroak antolatzen ahalegintzen gara, kasuan kasuko metodologia zein teknika egokienak darabiltzagu bertan eta irakasleek beti dute lan-munduko esperientzia praktiko zabala, gure erakundeetako pertsonen lehiakortasuna sustatu ahal izateko.

Oro har, gure ikastaroen azken helburuak honako hauexek dira beti: ikasitakoa ahalik eta lasterren lanpostuan bertan ezartzea eta enpresen lehiakortasuna areagotzea.

 

JAKINTZA-ARLOAK

Zenbait jakintza-arlotan antolatzen dugu geure prestakuntza:

 

PRESTAKUNTZA EMATEKO MODALITATEAK

Zuzeneko prestakuntza lehenesten dugu, irakasleekiko eta errealitate, arazo zein ikuspegi desberdineko pertsonen arteko harreman zuzenak eztabaida, hausnarketa eta prestakuntza-prozesua aberasten dituela uste dugulako. Batzuetan, gainera, parte-hartzaileen arteko ekimen bateratuak abian jartzeko aukera ere eskaintzen du.

Era berean, on line prestakuntzak eskaintzen dituen abantailei ere ateratzen diegu onura (beti-beti, tutore adituen aholkularitzaren bidez), baina, batez ere, horrelako metodologien bitartez banakako trebetasunetan aurrera egiteko aukera eskaintzen duten arloetan.

Menu