Gran Vía 50, 5º Bilbao94 400 28 06
  • es
  • eu

Ekintzaileak

IFEFOR-en, negozio berrien sorrera bultzatu eta sustatzaileei eurei laguntzen diegu, Bizkaian enpresa sortzeko, hazarazteko eta sendotzeko erronka handia euren gain hartzea erabakitzen dutenean.

IFEFOR-ek enpresari horien “alboan” egon nahi du euren ibilbideko etapa horretan. Horretarako, zerbitzu egokia ematen diegu, eta sendotzen laguntzen diegu, jakintza on line nahiz off line eskuratzeko aukera ematen dien lekua eskaintzean.

IFEFOR-ek ikerketa-proiektuan lan egin du Bizkaiko (CEBEK), Gipuzkoako (ADEGI) eta Arabako (SEA) enpresarien konfederazioekin, Euskal Autonomia Erkidegoan negozioa sustatu nahi dutenei enpresa-ikuspegi hobeak bermatzeko.

2015. urtean, CEBEK EMPRENDE FOROAREKIN aztertu dugu zer premia dituzten foroko sustatzaileek, honako hauxe jakin ahal izateko: haien kezka nagusiak zein diren, eurentzat zer egitea nahi duten, IFEFOR-ek zer gurari profesional eta prestakuntza-premia estali ahal dizkien, zer den CEBEKen gehien balioesten dutena… Era berean, zer gai jorratu ditugun gainetik, haientzat interesgarrienak zein izan diren eta zein sakondu beharko genituzkeen ere antzeman ahal izan dugu horren bidez.

http://contenidos.cebek.es/cebekemprende/

Interes handiena sortu edota zuontzat interesgarrienak izan daitezkeen prestakuntza-gaien artean, honako hauexek nabarmendu behar ditugu:

  1. Enpresarien erantzukizuna
  2. Komunikazioa, elkarrizketak eta kalitateko harremanak
  3. Gatazken konponbidea eta negoziaketa
  4. Giza baliabideak, talentuaren kudeaketa…
  5. Social Media, sare sozialak
  6. Bezeroentzako orientabidea
  7. Marketina eta salmentak
  8. Finantziazioa
  9. Emaitzak helburu
  10. Kudeaketarako tresnak
Menu