Jarrai gaitzazu
94 400 28 06

Prestakuntzako aholkularitza

 

IFEforen, guretzat funtsezkoa da bizitza osorako ikaskuntzaren eta bizitza osorako orientabidearen kontzeptua. Hau da, jendeari bere bizitzako edozein unetan laguntzeko etengabeko prozesua da, eta honako hauxe dauka helburu: jendearen trebetasunak zein interesak zehaztea; hezkuntzaren, ikaskuntzaren eta enpleguaren arloko erabakiak hartzen laguntzea; eta ikasteko, laneratzeko edo gizarteratzeko proiektua edo norberaren intereserako proiektua zehaztea, antolatzea eta kudeatzea.

Hori dela eta, Prestakuntzako Aholkularitza Zerbitzua dago IFEforen, eta, besteak beste, honako hauexek dira bere eginkizun nagusiak:

  • Norberaren asmoak zein gaitasunak eta, hala badagokio, lanaren arloko eskaintza nahiz eskaria kontuan hartuta, lanbideko edo bizitzako ikaskuntza-ibilbideen eraketarako informazioa eta aholkularitza ematea.
  • Eragileen eskaintzak zein ikaskuntza-programak ezagutzea eta aukerei buruzko informazioa nahiz aholkularitza ematea, informazio eske dabiltzanen baldintzak, premiak eta interesak kontuan hartuta.
  • Profil profesionalei, laneratzeko aukerei eta horrekin lotutako prestakuntza-aukerei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea, enplegua zein mugikortasun profesionala hobetzen eta, hala badagokio, laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko.
  • Titulazio akademikoei, ziurtagiri profesionalei eta lan-arloan eskatutako trebetasun zein gaitasun profesionalak eskuratzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko aukerei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.

Zerbitzu honetako lehentasunezko hartzaileak langile okupatuak eta euren erakundeko pertsonen trebetasun-gabeziak estaltzeko moduko aholkularitza behar duten enpresak izango dira.

HARREMANETARAKO

Telefonoa 94 400 28 06

Posta elektronikoa: info@ifefor.es

Menu