Gran Vía 50, 5º Bilbao94 400 28 06
  • eu
  • es

Lege oharra

Ongi etorri IFEko web gunera

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, hona hemen erakundearen identifikazio-datuak:

ASOCIACIÓN INSTITUTO DE FOMENTO EMPRESARIAL-IFE
Helbidea: Kale Nagusia 50, 5. 48011 Bilbo, Bizkaia
IFK: G48287924

IFEren ESTATUTUAK eta ERAKETA-AKTA Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Elkarte Enpresarialen Erregistroan daude gordailatuta, eta espediente-zenbakia AS/B/19565 da.

Web orri honetan, geure kideei eta beste edozein erabiltzaileri eskainiko diegu IFEko zerbitzuei buruzko informazioa. Web orri hau erabili baino lehen, hurrengo informazioa irakurri, mesedez, erabilera-baldintza hauek hartu beharko dituzulako kontuan:

LEHENENGOA.- Web orriko eduki guztia, hau da, testuak, irudiak, soinua, fitxategiak, markak, logotipoak, kolore-nahasteak edo beste edozein elementu, euren egitura eta diseinua, hautaketa, bertako materialak aurkezteko modua eta bertan sartzeko nahiz web orria behar bezala ibiltzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu-programak IFEren titularitatepeko jabetza industrial eta intelektualaren eskubideen babespean egongo dira.

BIGARRENA.- Batez ere, baina aurreko paragrafoan adierazitako erabiltzaile-betebeharraren orokortasuna mugatu gabe, erabiltzailearen erabilera pribaturako ez bada, debekatuta dago web orri honetako eduki guztiak edo batzuk, euren diseinua, hautaketa eta bertako materialak aurkezteko modua berregitea, eraldatzea, jendaurrean jakinaraztea, jendearen esku jartzea eta beste edozein eratara ustiatzea, prozedura edozein dela ere. IFEren berariazko baimena edukiz gero, ustiapen-egintza horiek egin ahal izango dira, baina beti-beti berariaz aipatu beharko da jabetza intelektualaren eskubide horien titularra IFE bera dela.

HIRUGARRENA.- Era berean, debekatuta dago bertan sartzeko nahiz web orria behar bezala ibiltzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu-programen eta bertako zerbitzuen ondorioz sortutako lanak deskonpilatzea, desanblatzea, azpilizentziatzea, edonola igortzea, itzultzea edo egitea. Horrez gain, programa horiei guztiei edo batzuei dagokienez, debekatuta dago aurreko paragrafoan azaldutako edozein ustiapen-egintza egitea. Bestetik, web orriko erabiltzaileak ezin izango du bertan jarritako edozein babesgailu edo segurtasun-sistema kendu, aldatu, ekidin edo manipulatu.
LAUGARRENA.- IFEFOR.es IFEk erregistratutako domeinua da. IFEren domeinuak ezin dira IFEkoak ez diren beste produktu edo zerbitzu batzuetarako erabili, erabiltzaileak nahastu egin daitezkeelako edo erakundearen izen ona zapuztu daitekeelako.

BOSGARRENA.- IFEk ez du bermatzen bere web orria etengabe edo akatsik gabe ibiliko denik, eta, aldez aurretik jakinarazi gabe, web orri zein edukietarako irisgarritasuna eten ahal izango du aldi baterako, artatu, konpondu, eguneratu edo hobetu egin behar dituelako. Dena dela, behar besteko ahalegina egingo du, halakoak ekiditeko eta, hala badagokio, ahalik eta lasterren konpontzeko edo eguneratzeko.

SEIGARRENA.- IFEk ez du inolako erantzukizunik edukiko web orri hau erabiltzean zuzenean edo zeharka sortutako kalte-galeretan, ez eta sistema informatikoen kalte eta birus-sarreretan ere. IFEk ez du inolako erantzukizunik izango web orrian aipatzen diren esteketako web guneetako zerbitzuen, edukien edo konexioaren ondorioz sortutako kalteetan.

ZAZPIGARRENA.- Aldez aurretik jakinarazi gabe, IFEk edonoiz aldatu eta eguneratu ahal izango du bere web orriko, eraketako edo aurkezpeneko informazioa.

ZORTZIGARRENA.- Web orrian eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, erabiltzaileek zenbait datu eman behar izango dizkiote IFEri. Hori dela-eta, IFEk datu horien isilekotasuna errespetatuko du, Norberaren Datuak Babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean adierazitakoa kontuan hartuta. (Ikusi informazioa Pribatutasun Politika ri buruz)

BEDERATZIGARRENA.- Erabiltzailea jakinaren gainean dago eta borondatez onartzen du bere erantzukizun bakarpean sartuko dela web orri honetan eta bere ardurapean erabiliko duela bertan agertzen den edozein eduki. Horrez gain, legeen, trafiko-erabileren eta baldintza hauen arabera behar den moduan erabiliko duenez, IFEren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar horiek ez betetzean sortu daitekeen edozein kalte-galerarengatik.

Menu