Jarrai gaitzazu
94 400 28 06

NOR GAREN

IFEfor 1988an sortutako prestakuntza-zentroa da, eta CEBEK – Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin dago lotuta.

IFEfor pertsona okupatuak eta langabetuak berriro trebatzeko prozesuan da aditua. Izan ere, talde bakoitzarentzako prestakuntza-ikastaro bereziak garatzen ditugu, eta lan-inguruneko esperientzia zabala duten irakasleak zein laguntzaile adituak ditugu horretarako.

IFEforeko ikastaroek pertsonen prestakuntza-premiak estaltzea dute helburu, haien maila profesional edota akademikoa edozein dela ere. Horretarako, zenbait informazio-sistemaren bidez (enpresak, sektoreak, azterketak, arautegiak, ikastaroetako parte-hartzaileak…) antzemandako prestakuntza-jarduerak eskaintzen dizkie.

Langileen prestakuntzako adituak gara, eta zeharkako ikastaroak garatzen ditugu (edozein jarduera-sektoretan ezarri daitezkeen teknikak eta tresnak), baita ikastaro sektorial bereziak ere, hau da, enpresek edota sektoreek eskatuta jarduera-sektore zehatz baten inguruan antolatu ohi ditugun ikastaroak.

Tratamendu bikoitza ematen diogu langabetuentzako prestakuntzari. Batetik, okupatuentzako ikastaroetan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu, betiere, ikastaroen ezaugarrien eta eskatzailearen profilaren arabera halakorik egiterik badago. Bestetik, trebakuntzarako prestakuntza-jarduerak ere garatzen ditugu zenbait sektorerekin lotutako jardueretan, laneratzeko aukera gehiago eduki ditzaten.

Menu